2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

EUSKARA 6.UNITATEA

EUSKARA

6. UNITATEA
GOAZEN MENDIRA!



euskara.jpg




Udaberrian dagoeneko murgildu garela aprobetxatuz, gai apropos batekin hasiko gara lanean! Naturaren gaia! Zuhaitzak hasi dira loratzen, zelaiak berdetzen eta animaliak eguzki izpi goxoak bilatzen.



Euskarako ikasgaia ere lotuko dugu gaiarekin eta besteak beste, hainbat landare eta animalien izenak ikasteko eta hauekin jolasean ibiltzeko aukera izango dugu.




gurutzegrama.png




Dagoeneko 2. maila bukaeran aurkitzen gara eta ez dakizue nolako ipuin luuuuze eta ederrak idazteko gai garen! Jada ikasi dugu ipuinaren hasiera, korapiloa eta bukaera ondo bereizten!


ipuina1.pngipuina2.png
ipuina3.png




Tarteka hain gustuko dugun irakurgaia ere erabiliko dugu. Bertan, ipuinak irakurri, asmakizunekin jostatu eta kantak abestuko ditugu.




asmakizun.png
kantak.png


Baina naturaren misterioak ezagutzeko… Gonbidatu txiki batzuk ere izango ditugu gelan ZAPABURUAK! eta hauen bilakaera ikusteko aukera izango dugu! Adi egon beharko dugu! Zertan bilakatuko zaizkigu zapaburu txiki horiek??




zapaburu.png




Ikusi duzen bezala, ipuinak eta deskribapenak egiten adituak gara dagoneko. Gaiaren bukaeran, gonbidapenak idazten ere ikasiko dugu.



gonbidapena.png

Guzti honetaz gain gure lan osagarriekin jarraituko dugu…


LAN OSAGARRIAK

  • TRABADAK LANTZEN
  • IRAKURKETA OZENA
  • IRAKURKETA IXILA
  • IRAKURKETAREN ULERMENA: IPUIN TXIKIAK IRAKURRI ETA GALDERAK  ERANTZUN
  • DIKTAKETAK
  • KOPIAKETAK
  • HITZEN BANAKETa

  • GAINERA PUNTUAZIO IKURRAK ERABILTZEN ERE HASIAK GARA! Komak, puntuak, harridura ikurrak, galdera ikurrak, bi puntuak ...




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina