2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

HASI DIRA GURE PIRATAK NABIGATZEN!!!


20141209_102523.jpg20141209_102401.jpg20141209_102451.jpg20141209_102704.jpg20141209_102600.jpg20141209_102725.jpg

3. EUSKARA BOGA-BOGA MARINELA

3. BOGA-BOGA MARINELA


EUSKARA



Hirugarren unitate honetan, Maddalen eta Ferminek munduan eta hainbat garaitan zehar bidaiatzen jarraituko dute eta oraingoan, aitonarekin batera, itsasoan murgilduko dira, garai bateko nabigatzaileak, piratak...ezagutzera.


Itsasoan eta animaliei buruzko informazio jaso eta bilduma bat egingo dugu. Landuko ditugun testu-motak biografia eta ipuinen laburpena izango dira. Horien adibideak hemen azpian dituzue.


Bestalde, testu txikien diktaketak egiteari ekingo diogu, kopiaketak eta beraien irudimena bultzatzeko ipuin ezberdinen idazketari, beti ere hiru atalak kontutan izanik.
.
Irakurketan, orain arte ozenari garrantzia eman diogun bezala, oraingoan irakurketa isila eta ulermena landuko dugu. Etxean ere haurrak liburuak irakurtzera ohitu behar dira.


Kontutan izan orain arte azaldu duguna, esaldien egitura zuzena, hitzen bereizketa eta kohesio eta koherentzia batekin idatzi behar dela eta irakurtzerako orduan, abiadura eta entonazio egoki bat lortzea komenigarria da irakurtzen duten hori egoki ulertzeko.







HEMEN KARAOKEAN ARITZEKO BESTE KANTA POLIT BAT!!
HONETAZ GAIN JARRAITZEN DITUGU ABESTI BERRIAK IKASTEN, BALEAREN EHIZAN EUSKALDUNEN LANA GORAIPATZEKOA DENEZ, NOLA UTZI “ORIOKO BALEAREN” KANTA ABESTU GABE


ANIMO LH2KO PIRATAK!!!

INGELESA 3.UNITATEA: THE MAGIC FEATHER

THE MAGIC FEATHER

Gogoratzen zareten bezala, Rat-ek Afrikatik luma magiko bat ekarri zien Hocus eta Lotus-i. Zer egingo ote du Lotus-ek luma magiko horrekin? Asmatuko ote du nola erabiltzen den?



HELBURUAK

-Ikasleek arazoak konpotzeko magiazko konjuruak erabiliko dituzte.
-Ikasleek ekintzen eta kokapenen inguruan hitz egingo dute eta dolumin esaldiak egingo dituzte.
-Idatzizko testu ezagunen irakurketa prozesuan jarraituko dute.

CD

·  The magic feather
·   I hear thunder
·   It’s raining. It’s pouring.
·   There’s a little birdie

HIZTEGIA

Ear, Nose, Wing, Grass, Flower, Jumper, Trousers, Behind, Under, To hop, To be wet, To close, To open, To fly, To rain, Park, Feather, Stone, Tree, Bag, Letter, Postcard, Mouth.


2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

ABRACADABRA...


Como bien sabéis en la Edad Media existían castillos, caballeros, princesas y príncipes. 
Tanto hablar de la Cenicienta y del Hada acaramelada... no podía faltar algo de magia en nuestras aulas y hemos decidido hacer nuestras propias baritas mágicas.

              ABRACADABRA PATA DE CABRA... 



3. UNITATEA BOGA-BOGA MARINELA

BOGA-BOGA  MARINELA!!!


3.unitatea




Kaixo, familia:
Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak aro berri batean murgilduko dira. Zientzia
eta aurkikuntza handien garaian! Berriro ere bidaia egin dute gu hemen utzirik eta, ezetz jakin
oraingo honetan nor eraman duten beraiekin? Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko
dakite-eta!
Oraingo honetan itsasoa eta euskaldunak izango ditugu ikasbide. Guk, dakigun guztia irakatsi
eta erakutsiko diegu, baina zuen seme-alabak ez dira horrekin konformatzen, gehiago jakin
nahi dute, horregatik berriz ere zuen laguntza eskatzera gatoz.
“Boga, boga, marinela” da jakin-min hori asetzen lagunduko digun unitatea. Bertan, hainbat gai
jorratuko ditugu: balearen ehiza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur
egun, itsaso eta erreketako animaliak eta baita itsasoarekin zerikusia duen mundu magikoa
ere: ipuinak eta kondairak, alegia.
Horregatik, badakizue: gai honi buruz daukazuen guztiari izena jarri eta bidal ezazue zuen
seme-alabekin, guztiok eskertuko baitugu.
Beno, denok zerbait gehiago ikasiko dugulakoan, agur esan beharko. Zoriontsu bizi eta laster
arte!
Pox eta Urdintxo.


DENOK GARAI BERRIRA SALTO EGIN DUGUNEZ, ANIMATU SEME-ALABEKIN ETXEAN ABESTERA ETA EUSKAL HERRIA EZAGUTZERA!!!


ONDOREN BERTSO HAU OSATU (PELLO JOXEPE DOINUAREKIN)




HORRELA JARRAITUKO DUGU LANEAN, AUPA LH 2KO PIRATAK!!!


















2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

MUNDUKO ARRAUTZARIK HANDIENA!



BA AL DAKIZUE ZEIN DEN MUNDUKO ARRAUTZARIK HANDIENA?

Munduko arrautzarik handiena ostrukarena da. Arrautza batek 1,5 kg pisa ditzake, hau da, gure baserriko oilo arrunten 23 arrautz bezalaxe. Ez al da harrigarria? Zelako patata tortila egingo genuke horrelako batekin!




OSTRUKA

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

HARPIDETU ZAITEZ GURE BLOGEAN !!!

Orain idazten dugun sarrera guztien berri izango duzue zuen emailean. 
Honetarako, eskuineko aldean agertzen den koadro txurian zuen posta elektronikoko helbidea idatzi eta submit botoia sakatu.

Eskerrik asko!