2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

3. UNITATEA BOGA-BOGA MARINELA

BOGA-BOGA  MARINELA!!!


3.unitatea




Kaixo, familia:
Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak aro berri batean murgilduko dira. Zientzia
eta aurkikuntza handien garaian! Berriro ere bidaia egin dute gu hemen utzirik eta, ezetz jakin
oraingo honetan nor eraman duten beraiekin? Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko
dakite-eta!
Oraingo honetan itsasoa eta euskaldunak izango ditugu ikasbide. Guk, dakigun guztia irakatsi
eta erakutsiko diegu, baina zuen seme-alabak ez dira horrekin konformatzen, gehiago jakin
nahi dute, horregatik berriz ere zuen laguntza eskatzera gatoz.
“Boga, boga, marinela” da jakin-min hori asetzen lagunduko digun unitatea. Bertan, hainbat gai
jorratuko ditugu: balearen ehiza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur
egun, itsaso eta erreketako animaliak eta baita itsasoarekin zerikusia duen mundu magikoa
ere: ipuinak eta kondairak, alegia.
Horregatik, badakizue: gai honi buruz daukazuen guztiari izena jarri eta bidal ezazue zuen
seme-alabekin, guztiok eskertuko baitugu.
Beno, denok zerbait gehiago ikasiko dugulakoan, agur esan beharko. Zoriontsu bizi eta laster
arte!
Pox eta Urdintxo.


DENOK GARAI BERRIRA SALTO EGIN DUGUNEZ, ANIMATU SEME-ALABEKIN ETXEAN ABESTERA ETA EUSKAL HERRIA EZAGUTZERA!!!


ONDOREN BERTSO HAU OSATU (PELLO JOXEPE DOINUAREKIN)




HORRELA JARRAITUKO DUGU LANEAN, AUPA LH 2KO PIRATAK!!!


















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina