2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

3. EUSKARA BOGA-BOGA MARINELA

3. BOGA-BOGA MARINELA


EUSKARA



Hirugarren unitate honetan, Maddalen eta Ferminek munduan eta hainbat garaitan zehar bidaiatzen jarraituko dute eta oraingoan, aitonarekin batera, itsasoan murgilduko dira, garai bateko nabigatzaileak, piratak...ezagutzera.


Itsasoan eta animaliei buruzko informazio jaso eta bilduma bat egingo dugu. Landuko ditugun testu-motak biografia eta ipuinen laburpena izango dira. Horien adibideak hemen azpian dituzue.


Bestalde, testu txikien diktaketak egiteari ekingo diogu, kopiaketak eta beraien irudimena bultzatzeko ipuin ezberdinen idazketari, beti ere hiru atalak kontutan izanik.
.
Irakurketan, orain arte ozenari garrantzia eman diogun bezala, oraingoan irakurketa isila eta ulermena landuko dugu. Etxean ere haurrak liburuak irakurtzera ohitu behar dira.


Kontutan izan orain arte azaldu duguna, esaldien egitura zuzena, hitzen bereizketa eta kohesio eta koherentzia batekin idatzi behar dela eta irakurtzerako orduan, abiadura eta entonazio egoki bat lortzea komenigarria da irakurtzen duten hori egoki ulertzeko.







HEMEN KARAOKEAN ARITZEKO BESTE KANTA POLIT BAT!!
HONETAZ GAIN JARRAITZEN DITUGU ABESTI BERRIAK IKASTEN, BALEAREN EHIZAN EUSKALDUNEN LANA GORAIPATZEKOA DENEZ, NOLA UTZI “ORIOKO BALEAREN” KANTA ABESTU GABE


ANIMO LH2KO PIRATAK!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina