2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

TUTORETZA 3.UNITATEA: KONTZIENTZIARI ENTZUTEAREN IKASKUNTZA

KONTZIENTZIARI ENTZUTEAREN IKASKUNTZA

HELBURUAK

Lehen Hezkuntzako Bigarren mailan eta ikaskuntza honekin, Izan Proposamenak aurkikuntza bat egiten lagundu nahi du, edo, hobeto esateko, geure baitan dugun zerbaiti argi ematen. Geure ikasleek edota seme-alabek modu inplizituan nabaritzen eta sentitzen duten, eta pertsona bakoitzaren baitan dagoen, errealitate bat nabarmen egitea eta hitzez adieraztea da geure buruarekin zintzoak izan gaitezen. Beste zenbaiten artean, baliagarri zaigu geure burua ez engainatzeko, eta engainatu ez gaitzaten lortzeko. Modulu honen helburuak honakoak dira:

-Geure barrura begiratzen eta barruari entzuten ikastea.
-Geure sentimenduak eta erreakzioak aztertzen ikastea.
-Jokatzerako garaian ondo eta gaizki dagoena bereizten ikastea.
-Jokatzerako orduan geure baitan erantzun etikoa bilatzen ikastea. 


EDUKIAK

Gizaki guztiok dugu kontzientzia. Lehenengoa, kontzientzia dugulako eta zaerbaiterako dugulako kontzientzia izatea da. Geure kontzientziari entzuteko beharra dugu, eta nola entzuten diogun aztertzeko.
Patologiarik ez bada, kontzientziak edozein egoeratan aukera etikoa jartzen du geure esku. Kontzientzia modu etikoan jokatzea aukeratzeko balio zaigu.
Bizitzan zehar hamaika sentimendu izaten ditugu: maitasuna, harrokeria, gorrotoa, beldurra, inbidia, laguntasuna, elkartasuna, zoriontasuna eta abar. Oso garrantzitsua da sentimendu horiek azagutzea, eta geure baitan nola funtzionatzen duten ulertzea. Horretan laguntzen digu kontzientziak.

TOY STORY FILMA
Kontzientziaren eta sentimendu guzti hauen inguruan hausnartzeko Toy Story filma ikusiko dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina