2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

APOLO 11

Unibertsoan zehar   bidaiatzeko espaziontziak egin genituen ostiralean. Hau izan da, ilargira egin dugun azken joan-etorria. Beraz, agur esan behar diogu hainbeste gustatu zaigun eta erakutsi digun gai honi!





2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

4.- GAIA. PLASTIKA







Espazioa, planetak, izarrak, koloreak... irudimena eta sormena airean izango dira unitate honetan zehar.

1.- Mirotarrak.



2.- Eguzki  karetak.



3.- Zintzilikarioak.






4. GAIA- MATEMATIKA



4. HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI...

Unitate didaktiko honek ikasturtearen erdia zehazten du gutxi gorabehera eta, horregatik, unitatearen egitura gainerakoen desberdina da.

Unitate didaktiko honetako edukiei dagokienez, kontzeptu berri bakarra txertatu dugu eta biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatuaren sinplifikazioa dela azaltzen hasiko gara.

Beraz, honako edukiak landuko ditugu:


1.- Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak. 

2.-  Aurreko zenbakia baino handiagoa, parekoa edo txikiagoa kontzeptua.

                                                     76 >  4      6 = 6             5 < 56



3.- Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.




4.- Ordulari analogiko zein digitalean ordua irakurri eta idatzi.







5.- Zenbaki sistema hamartarrak duten balioaz jabetu: ehunekoa, hamarrekoa eta batekoa.






6.- Diruaren balioaz jabetu eta honekin batuketa eta kenketak  egin. 






7.- 1000 arteko zenbakiak ahoz zein idatziz identifikatu.



2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

IKASKIDETZA

Gai berriarekin hasi orduko lankidetzan oinarritutako taldeak egin eta talde identitatea eta kohesioa indartzeko, taldeko izena asmatzeari eta posterra egiteari ekin diogu!Beti ere talde lanean!









IZAN PROPOSAMENA 4. UNITATEA


GIZA DUINTASUNAREN ESANAHIAREN IKASKUNTZA PRAKTIKAN JARTZEKO IRADOKIZUNAK

HELBURUAK

Maila honetan, adin honetan eta ikaskuntza honekin, Proposamen honek geure haurren esperientzian oso ideia erraza, baina sakona, iltzatu nahi du: "Denok berdinak gara". Garai honetan nahikoa da ideia horrekin harremanetan eta kontzientziatzen hastea. Edonola ere, ideia horrek ez du teorikoa izan behar, ezpada beren froga dezaketen errealitatea. Baztertzen, engainatzen edota modu injustuan hartzen gaituztenean sentitzen dugun haserrea geure giza duintasunetik datokigu. Ondo tratatu edota errespetatu gaitzaten eskubidea dugulako geure sentimendua ere geure giza duintasunetik sortzen zaigu. Horretan denok gara berdinak. Modulu honetako helburu zehatzak ondorengoak dira:

-Duintasun berdina dugulako, denok errespetuaren zordun garela barneratzea.

-Denok berdinak eta desberdinak garela, denok ditugula geure dohainak eta geure zailtasunak jabetzea.