2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea
IZAN PROPOSAMENA 4. UNITATEA
GIZA DUINTASUNAREN ESANAHIAREN IKASKUNTZA PRAKTIKAN JARTZEKO IRADOKIZUNAK
HELBURUAK
Maila honetan, adin honetan eta ikaskuntza honekin, Proposamen honek geure haurren esperientzian oso ideia erraza, baina sakona, iltzatu nahi du: "Denok berdinak gara". Garai honetan nahikoa da ideia horrekin harremanetan eta kontzientziatzen hastea. Edonola ere, ideia horrek ez du teorikoa izan behar, ezpada beren froga dezaketen errealitatea. Baztertzen, engainatzen edota modu injustuan hartzen gaituztenean sentitzen dugun haserrea geure giza duintasunetik datokigu. Ondo tratatu edota errespetatu gaitzaten eskubidea dugulako geure sentimendua ere geure giza duintasunetik sortzen zaigu. Horretan denok gara berdinak. Modulu honetako helburu zehatzak ondorengoak dira:
-Duintasun berdina dugulako, denok errespetuaren zordun garela barneratzea.
-Denok berdinak eta desberdinak garela, denok ditugula geure dohainak eta geure zailtasunak jabetzea.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina