2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

4. UNITATEA: HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI, SEI...

4. HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,  SEI...

EUSKARA



Laugarren unitate honetan, Maddalen eta Ferminen laguntza, ilargira iritsiko gara.

Eguzki sistema zintzilikari bat sortuko dute.


ORAIN ARTE BEZALA HOR IZANGO DITUGU LH2KO ASTRONAUTAK LANEAN.

GEROZ ETA HOBETO ARI ZARETE LANEAN, ASKO IKASTEN ARI ZARETE. SEGI HORRELA!!!ASTRONAUTA BIKAINAK IZANGO ZARETE!!!

GORA GU ETA GUTARRAK!!!




Unibertsoaren inguruko hainbat abesti eta bertso ikasiko ditugu. Igarkizunak eta ipuin literarioak irakurtzeari ere ekingo diogu eta horien inguruko laburpen eta ipuinak egin beharko dituzte, beti ere marrazkiak eredu izanik. Landuko dugun testu mota egunerokoa izango da, lan koadernoan agertzen diren astronauten egunerokoen bitartez.

Beti bezala, diktaketak, kopiaketak eta beraien irudimena bultzatzeko ipuin ezberdinen idazketa egiten jarraituko dugu, hiru atalak kontutan izanik.
.
Irakurketan, orain arte ozenari garrantzia eman diogun bezala, oraingoan irakurketa isila eta ulermena landuko dugu. Irakurketa isilarekin hasi gara, bakoitzak bere liburuxka irakurtzen du eta galderak erantzunez. JARRAITU HORRELA!! Etxean ere haurrak liburuak irakurtzera ohitu behar dira.

Kontutan izan orain arte azaldu duguna, esaldien egitura zuzena, hitzen bereizketa eta kohesio eta koherentzia batekin idatzi behar dela eta irakurtzerako orduan, abiadura eta entonazio egoki bat lortzea komenigarria da irakurtzen duten hori egoki ulertzeko.

HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI, SEI
BOST
LAU
HIRU
BI
BAT

BAGOAZ!!!
Anezka jaurtiketako

HEMEN UNIBERTSORA ABIATZEKO KANTU MUNDIAL BAT!!!

UNIBERTSOLARIAK



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina