2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

AGENDA 21: ELIKADURA JASANGARRIA


     ONDO JAN ALAI HAZI



-Zergatik jan behar dugu?
-Zergatik dugu gosea?
-Zergatik jan behar dugu egunero?
-Zer jaten dugu gizakiok?
-Zein da janari bakoitzaren funtzioa?
-Zer jan behar dugu osasuntsu egoteko?
-Zergatik jan behar dugu ondo?
-...

Galdera guzti hauek eta gehiago landu ditugu tutoretzako saioetan. Izan ere, elikadura osasuntsu baten garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da, eta horretarako Agenda 21eko aurtengo gaiari heldu diogu; elikadura jasangarria.

Galdera guzti hauek landu ondoren ondorengo 6 puntu hauek gogoratzea beharrezkoa da.

GOGORATU!

1-Ondo eta denetarik jaten ez duena, ez da hazten eta triste dago, urik ez duten landareak bezala. Eta, ez da gehiago haziko gehien jaten duena, modu orekatuan jaten duena baizik.

2-Jaten hasi aurretik eskuak garbitu behar dira, horrela, bakteria eta gaixotasunak urrun lagako ditugu. 

3-Otordu bakoitzaren ondoren, haginak garbitu behar ditugu, batez ere, gozokiak jan ondoren. 

4-Behar bezala elikatzen garenean, gure gorputzak hazteko, jolasteko, ikasteko eta osasuntsu egoteko energia guztia dauka. 

5-Tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak janez, hobeto sentituko gara. Ba al dakizu zeintzuk diren?

6- Otorduetan sortzen ditugun hondakinak birziklatzen baditugu, gure planeta zainduko dugu. 


Bestalde, barazki eta fruten inguruan ere gehiago ikasi dugu. 

BARAZKI ETA FRUTAK, DENAK BERDINAK?



HELBURUAK

-Landareen zati ezberdinak jaten ditugula ulertu. 
-Landareen atalen eta elikagaien arteko lotura ulertu. 
-Landare etorkiko elikagaien jatorria ezagutu. 



                                                                             


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina