2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

4. HOTSAK BEREIZTEN

1.




    1.- Entzun, igarri eta adierazi zein den putz egiteko musika-tresna eta zein den kolpez jotzekoa.


u  2.- Kantu erritmikoak interpretatu: Epoi tai tai e





3.-  Lehenengo, zuriaren aurkezpen teorikoa egin, eta, ondoren, egin ariketa zuriak, beltzak, kortxeak eta isiluneak erabiliz.

   




4.- Entzunaldia: Marrazki bakoitza bere soinuarekin elkartu.

5.- Inauterietako dantzak 


https://www.youtube.com/watch?v=1uqU5W7ARVE

3.GAIA: MATEMATIKA





Hirugarren unitate honek, aurreko bietan ikasitakoarekin aurrera jarraitu eta sendotzea du helburu, nahiz eta zailtasun maila apur handiagoa duen.

1.- Logikako jarduerak gero eta konplexuagoak dira eta kontu handiz egin behar dira.





2.- Geroz eta zenbaki handiagoak proposatu behar zaizkie zenbakietan aurrera egiteko eta ehunekoa, hamarrekoa eta batekoa bereiztu. Zenbakiak 0tik 1000ra birtartekoak izango dira.





3.- Batuketa eta kenketak eramanekin.









4.- Diruarekin batuketa, kenketak eta buruketak : € eta zent.



5.- Buruzko kalkulua.


6.- Ordularia digitala (24 ordu) eta analogikoa: ak (puntuan), eta laurden, eta erdiak, laurden      gutxi.





7.- Simetria ariketak.





8.- Problemak: 2 eragiketako problemak landuko ditugu.


              "  12 bale margotu ditut eta Mireiak 14. Ondoren, Mikel etorri eta 4 ezabatu ditu.                       Zenbat bale geratu dira?  "



2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

TUTORETZA 3.UNITATEA: KONTZIENTZIARI ENTZUTEAREN IKASKUNTZA

KONTZIENTZIARI ENTZUTEAREN IKASKUNTZA

HELBURUAK

Lehen Hezkuntzako Bigarren mailan eta ikaskuntza honekin, Izan Proposamenak aurkikuntza bat egiten lagundu nahi du, edo, hobeto esateko, geure baitan dugun zerbaiti argi ematen. Geure ikasleek edota seme-alabek modu inplizituan nabaritzen eta sentitzen duten, eta pertsona bakoitzaren baitan dagoen, errealitate bat nabarmen egitea eta hitzez adieraztea da geure buruarekin zintzoak izan gaitezen. Beste zenbaiten artean, baliagarri zaigu geure burua ez engainatzeko, eta engainatu ez gaitzaten lortzeko. Modulu honen helburuak honakoak dira:

-Geure barrura begiratzen eta barruari entzuten ikastea.
-Geure sentimenduak eta erreakzioak aztertzen ikastea.
-Jokatzerako garaian ondo eta gaizki dagoena bereizten ikastea.
-Jokatzerako orduan geure baitan erantzun etikoa bilatzen ikastea. 


EDUKIAK

Gizaki guztiok dugu kontzientzia. Lehenengoa, kontzientzia dugulako eta zaerbaiterako dugulako kontzientzia izatea da. Geure kontzientziari entzuteko beharra dugu, eta nola entzuten diogun aztertzeko.
Patologiarik ez bada, kontzientziak edozein egoeratan aukera etikoa jartzen du geure esku. Kontzientzia modu etikoan jokatzea aukeratzeko balio zaigu.
Bizitzan zehar hamaika sentimendu izaten ditugu: maitasuna, harrokeria, gorrotoa, beldurra, inbidia, laguntasuna, elkartasuna, zoriontasuna eta abar. Oso garrantzitsua da sentimendu horiek azagutzea, eta geure baitan nola funtzionatzen duten ulertzea. Horretan laguntzen digu kontzientziak.

TOY STORY FILMA
Kontzientziaren eta sentimendu guzti hauen inguruan hausnartzeko Toy Story filma ikusiko dugu.



2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

3. UNITATEA GORPUTZ HEZKUNTZA: ESKU PILOTA

HEZIKETA FISIKOA


3.UNITATEKO AURKEZPENA


ESKU PILOTA



HELBURUAK


  • Euskal pilota joko eta jolasen barne logikaren elementuen analisitik abiatuta,  joko eta jolas moldatuak praktikatzea hauek aisialdirako eskaintzen dituzten aukerak ezagutzeko eta bestetik, joko eta jolas hauen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta beraietan sakontzea joko eta jolas berriak asmatzeko.
  • Barne logikaren ikasketan metodologia kooperatiboa erabiltzea
  • Barne logikaren elementuak erabilita, joko moldatu ezberdinak praktikatzea eta asmatzea edota egokitzea


EDUKIAK
  • KONZEPTUZKOAK:


  • Gorputzaren zatiak.
  • Euskal pilotaren joko egoera  ezberdinak.
  • Oinarrizko abileziak
  • PROZEDURAK:


  • Euskal pilota jokoak eta jolasak. Jokamolde eta jolas ezberdinak
  • Euskal pilota jokoen barne logikaren osagai komunak
  • JARRERAK:


  • Norberaren gorputza eta besteena onartu.
  • Norberaren gorputzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
  • Parte hartzea eta interesa azaldu.

Horretaz gain beti bezala, beroketa, luzaketa, jolas libreak eta joko kooperatiboa egiten jarraituko dugu.















2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

HASI DIRA GURE PIRATAK NABIGATZEN!!!


20141209_102523.jpg20141209_102401.jpg20141209_102451.jpg20141209_102704.jpg20141209_102600.jpg20141209_102725.jpg

3. EUSKARA BOGA-BOGA MARINELA

3. BOGA-BOGA MARINELA


EUSKARA



Hirugarren unitate honetan, Maddalen eta Ferminek munduan eta hainbat garaitan zehar bidaiatzen jarraituko dute eta oraingoan, aitonarekin batera, itsasoan murgilduko dira, garai bateko nabigatzaileak, piratak...ezagutzera.


Itsasoan eta animaliei buruzko informazio jaso eta bilduma bat egingo dugu. Landuko ditugun testu-motak biografia eta ipuinen laburpena izango dira. Horien adibideak hemen azpian dituzue.


Bestalde, testu txikien diktaketak egiteari ekingo diogu, kopiaketak eta beraien irudimena bultzatzeko ipuin ezberdinen idazketari, beti ere hiru atalak kontutan izanik.
.
Irakurketan, orain arte ozenari garrantzia eman diogun bezala, oraingoan irakurketa isila eta ulermena landuko dugu. Etxean ere haurrak liburuak irakurtzera ohitu behar dira.


Kontutan izan orain arte azaldu duguna, esaldien egitura zuzena, hitzen bereizketa eta kohesio eta koherentzia batekin idatzi behar dela eta irakurtzerako orduan, abiadura eta entonazio egoki bat lortzea komenigarria da irakurtzen duten hori egoki ulertzeko.







HEMEN KARAOKEAN ARITZEKO BESTE KANTA POLIT BAT!!
HONETAZ GAIN JARRAITZEN DITUGU ABESTI BERRIAK IKASTEN, BALEAREN EHIZAN EUSKALDUNEN LANA GORAIPATZEKOA DENEZ, NOLA UTZI “ORIOKO BALEAREN” KANTA ABESTU GABE


ANIMO LH2KO PIRATAK!!!

INGELESA 3.UNITATEA: THE MAGIC FEATHER

THE MAGIC FEATHER

Gogoratzen zareten bezala, Rat-ek Afrikatik luma magiko bat ekarri zien Hocus eta Lotus-i. Zer egingo ote du Lotus-ek luma magiko horrekin? Asmatuko ote du nola erabiltzen den?



HELBURUAK

-Ikasleek arazoak konpotzeko magiazko konjuruak erabiliko dituzte.
-Ikasleek ekintzen eta kokapenen inguruan hitz egingo dute eta dolumin esaldiak egingo dituzte.
-Idatzizko testu ezagunen irakurketa prozesuan jarraituko dute.

CD

·  The magic feather
·   I hear thunder
·   It’s raining. It’s pouring.
·   There’s a little birdie

HIZTEGIA

Ear, Nose, Wing, Grass, Flower, Jumper, Trousers, Behind, Under, To hop, To be wet, To close, To open, To fly, To rain, Park, Feather, Stone, Tree, Bag, Letter, Postcard, Mouth.


2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

ABRACADABRA...


Como bien sabéis en la Edad Media existían castillos, caballeros, princesas y príncipes. 
Tanto hablar de la Cenicienta y del Hada acaramelada... no podía faltar algo de magia en nuestras aulas y hemos decidido hacer nuestras propias baritas mágicas.

              ABRACADABRA PATA DE CABRA... 



3. UNITATEA BOGA-BOGA MARINELA

BOGA-BOGA  MARINELA!!!


3.unitatea




Kaixo, familia:
Erdi Aroko garai ilunak atzean utzirik, gure lagunak aro berri batean murgilduko dira. Zientzia
eta aurkikuntza handien garaian! Berriro ere bidaia egin dute gu hemen utzirik eta, ezetz jakin
oraingo honetan nor eraman duten beraiekin? Bada, galdetu zuen seme-alabei! Ondo asko
dakite-eta!
Oraingo honetan itsasoa eta euskaldunak izango ditugu ikasbide. Guk, dakigun guztia irakatsi
eta erakutsiko diegu, baina zuen seme-alabak ez dira horrekin konformatzen, gehiago jakin
nahi dute, horregatik berriz ere zuen laguntza eskatzera gatoz.
“Boga, boga, marinela” da jakin-min hori asetzen lagunduko digun unitatea. Bertan, hainbat gai
jorratuko ditugu: balearen ehiza, nabigatzaile handiak, piratak eta kortsarioak, arrantza gaur
egun, itsaso eta erreketako animaliak eta baita itsasoarekin zerikusia duen mundu magikoa
ere: ipuinak eta kondairak, alegia.
Horregatik, badakizue: gai honi buruz daukazuen guztiari izena jarri eta bidal ezazue zuen
seme-alabekin, guztiok eskertuko baitugu.
Beno, denok zerbait gehiago ikasiko dugulakoan, agur esan beharko. Zoriontsu bizi eta laster
arte!
Pox eta Urdintxo.


DENOK GARAI BERRIRA SALTO EGIN DUGUNEZ, ANIMATU SEME-ALABEKIN ETXEAN ABESTERA ETA EUSKAL HERRIA EZAGUTZERA!!!


ONDOREN BERTSO HAU OSATU (PELLO JOXEPE DOINUAREKIN)




HORRELA JARRAITUKO DUGU LANEAN, AUPA LH 2KO PIRATAK!!!


















2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

MUNDUKO ARRAUTZARIK HANDIENA!



BA AL DAKIZUE ZEIN DEN MUNDUKO ARRAUTZARIK HANDIENA?

Munduko arrautzarik handiena ostrukarena da. Arrautza batek 1,5 kg pisa ditzake, hau da, gure baserriko oilo arrunten 23 arrautz bezalaxe. Ez al da harrigarria? Zelako patata tortila egingo genuke horrelako batekin!




OSTRUKA

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

HARPIDETU ZAITEZ GURE BLOGEAN !!!

Orain idazten dugun sarrera guztien berri izango duzue zuen emailean. 
Honetarako, eskuineko aldean agertzen den koadro txurian zuen posta elektronikoko helbidea idatzi eta submit botoia sakatu.

Eskerrik asko!

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

BADATOR EUSKAREN EGUNA...




Gurean abestiak eta dantzak entsaiatzen hasi gara, euskaren egunean guztia prest izateko!

Animatu etxekoak ere, Pirritx eta Porrotxen dantza martxoso hau  abestera!!!



2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena