2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

4. GAIA- MATEMATIKA



4. HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI...

Unitate didaktiko honek ikasturtearen erdia zehazten du gutxi gorabehera eta, horregatik, unitatearen egitura gainerakoen desberdina da.

Unitate didaktiko honetako edukiei dagokienez, kontzeptu berri bakarra txertatu dugu eta biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatuaren sinplifikazioa dela azaltzen hasiko gara.

Beraz, honako edukiak landuko ditugu:


1.- Zenbaki bakoitiak eta bikoitiak. 

2.-  Aurreko zenbakia baino handiagoa, parekoa edo txikiagoa kontzeptua.

                                                     76 >  4      6 = 6             5 < 56



3.- Biderketa batugai berdinak dituen batuketa errepikatua dela jabetu.




4.- Ordulari analogiko zein digitalean ordua irakurri eta idatzi.







5.- Zenbaki sistema hamartarrak duten balioaz jabetu: ehunekoa, hamarrekoa eta batekoa.






6.- Diruaren balioaz jabetu eta honekin batuketa eta kenketak  egin. 






7.- 1000 arteko zenbakiak ahoz zein idatziz identifikatu.



2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

IKASKIDETZA

Gai berriarekin hasi orduko lankidetzan oinarritutako taldeak egin eta talde identitatea eta kohesioa indartzeko, taldeko izena asmatzeari eta posterra egiteari ekin diogu!Beti ere talde lanean!









IZAN PROPOSAMENA 4. UNITATEA


GIZA DUINTASUNAREN ESANAHIAREN IKASKUNTZA PRAKTIKAN JARTZEKO IRADOKIZUNAK

HELBURUAK

Maila honetan, adin honetan eta ikaskuntza honekin, Proposamen honek geure haurren esperientzian oso ideia erraza, baina sakona, iltzatu nahi du: "Denok berdinak gara". Garai honetan nahikoa da ideia horrekin harremanetan eta kontzientziatzen hastea. Edonola ere, ideia horrek ez du teorikoa izan behar, ezpada beren froga dezaketen errealitatea. Baztertzen, engainatzen edota modu injustuan hartzen gaituztenean sentitzen dugun haserrea geure giza duintasunetik datokigu. Ondo tratatu edota errespetatu gaitzaten eskubidea dugulako geure sentimendua ere geure giza duintasunetik sortzen zaigu. Horretan denok gara berdinak. Modulu honetako helburu zehatzak ondorengoak dira:

-Duintasun berdina dugulako, denok errespetuaren zordun garela barneratzea.

-Denok berdinak eta desberdinak garela, denok ditugula geure dohainak eta geure zailtasunak jabetzea. 

AGENDA 21: ELIKADURA JASANGARRIA


     ONDO JAN ALAI HAZI



-Zergatik jan behar dugu?
-Zergatik dugu gosea?
-Zergatik jan behar dugu egunero?
-Zer jaten dugu gizakiok?
-Zein da janari bakoitzaren funtzioa?
-Zer jan behar dugu osasuntsu egoteko?
-Zergatik jan behar dugu ondo?
-...

Galdera guzti hauek eta gehiago landu ditugu tutoretzako saioetan. Izan ere, elikadura osasuntsu baten garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da, eta horretarako Agenda 21eko aurtengo gaiari heldu diogu; elikadura jasangarria.

Galdera guzti hauek landu ondoren ondorengo 6 puntu hauek gogoratzea beharrezkoa da.

GOGORATU!

1-Ondo eta denetarik jaten ez duena, ez da hazten eta triste dago, urik ez duten landareak bezala. Eta, ez da gehiago haziko gehien jaten duena, modu orekatuan jaten duena baizik.

2-Jaten hasi aurretik eskuak garbitu behar dira, horrela, bakteria eta gaixotasunak urrun lagako ditugu. 

3-Otordu bakoitzaren ondoren, haginak garbitu behar ditugu, batez ere, gozokiak jan ondoren. 

4-Behar bezala elikatzen garenean, gure gorputzak hazteko, jolasteko, ikasteko eta osasuntsu egoteko energia guztia dauka. 

5-Tokian tokiko eta garaian garaiko elikagaiak janez, hobeto sentituko gara. Ba al dakizu zeintzuk diren?

6- Otorduetan sortzen ditugun hondakinak birziklatzen baditugu, gure planeta zainduko dugu. 


Bestalde, barazki eta fruten inguruan ere gehiago ikasi dugu. 

BARAZKI ETA FRUTAK, DENAK BERDINAK?



HELBURUAK

-Landareen zati ezberdinak jaten ditugula ulertu. 
-Landareen atalen eta elikagaien arteko lotura ulertu. 
-Landare etorkiko elikagaien jatorria ezagutu. 



                                                                             


4. GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA

HEZIKETA FISIKOA

4.UNITATEKO AURKEZPENA

GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA

DANTZA


HELBURUAK

  • Norberaren eta besteen gorputz atal nagusiak ezagutu eta identifikatu.
  • Gorputz ardatzaren mugimenduaz eta goi eta beheko atalen mugimenduez ohartu.
  • Gorputzaren artikulazio desberdinak eta beraien mugimenduak identifikatu.
  • Norberaren gorputza globalki irudikatu.
  • Bizkar hezurraren mugikortasunaz ohartu.

EDUKIAK
  • KONZEPTUZKOAK:

  • Gorputzaren atalak.
  • Gorputz segmentuak.
  • Artikulazioak
  • PROZEDURAK:

  • Norberaren gorputz atalak eta segmentuak ezagutzera bideratutako ekintzak erabili.
  • Norberaren gorputz atalak, segmentuak eta artikulazio nagusienak irudikatzeko ekintzak burutu.
  • Artikulazio guztien mugimendua eskatzen duten ekintzak egin.
  • Artikulazioen mugikortasun hobea lortzeko ekintzak eta jokuak esperimentatu.
  • JARRERAK:

  • Norberaren gorputza eta besteena onartu.
  • Norberaren gorputzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
  • Parte hartzea eta interesa azaldu.


Horretaz gain beti bezala, beroketa, luzaketa, jolas libreak eta joko kooperatiboa egiten jarraituko dugu.











LH2Bko IKASLEAK IGERIKETA IZANGO DUTE UNITATEA HONETAN

Vida Marina, Natación,